2011/11/08

PRESO NAGO, "fotofobia" (Mikel Orbegozo)

Komiki hau Gallina Vasca #50an publikatu genuen.Gallinako kolaboratzailea eta euskal preso politikoa den Mikel Orbegozoren komikia da, eta Preso Nago komiki liburutik aterata dago.

Komiki honetan espetxeko bizimoduaz ari da, barneko sentipenetaz, gauza txikienetaz ere, baina baita espetxeetan isla duen gure herriaren aurkako estrategia errepresiboaz. Duintasuna kolpatua, elkartasuna zigortua eta maitasuna ere kriminalizatu nahi den garaiotan, Mikelek salaketa lana egiten du, ikuspuntu ironiko eta umore puntu batekin ondua.


Liburu eder hori lortu nahi izanez gero sartu lotura honetan:
La Hormiga Atómica liburudenda, Iruñea

Presoak etxera!

0 Iruzkin:

Publicar un comentario